IKAS KOMUNITATEAK proiektuaren barnean  eta HTB (Hizkuntzen Trataera Bateratua)  dinamika jarduerak erabiliz, bada irakurketa, irakur zaletasuna, ulermena eta, bidenabar, literatura lantzeko era erakargarria eta aldi berean esanguratsua: TERTULIA LITERARIOAK.

 Geure ustetan hain zaila den irakurketarekiko eta literaturarekiko gozamena bultzatzeko modu erakargarria dugu hau.  Tertuliak maila guztietan, hizkuntza guztietan eta edozein testu mota erabiliz egin daitezke.

Honetaz zerbait gehiago  jakin gura  baduzue, berton duzue Ppt bat azalpenez eta tertulietako grabazioetara loturak erabiliz osaturikoa.