BIDELAGUNA
DBH 1-2
Arduraduna: Itziar Dourte BIDELAGUNAren helburua zailtasunak dituzten DBH1. eta 2.mailako ikasleen eskola emaitzak hobetzea da, eta horretarako, ekintzak antolatuko ditugu ikasleei etxeko lanak egiten laguntzeko eta dituzten zalantzak argitzen ahalegintzeko. BIDELAGUNAko ekintza hauek eskola orduetatik kanpo izango dira. Jantoki ostean edo klaseak amaitu eta gero. Ezinbestekoa da urritik maiatzera joateko konpromisoa hartzea. Eskaintza doakoa da. Proiektu hau begirale batzuen esku egongo da, eta, ikasleen tutoreekin, orientazio sailarekin eta ikasketa burutzarekin koordinatuta egingo dute lan. Gurasoen baimena beharrezkoa dela ikusten dugu. 12 ikasle inguru egongo dira eta lehenengo zikloko orientatzailearekin astero bilduko dira proiektu honi jarraipen zuzena emateko. Ikasketa-burutzak ere jarraipenaren ardura izango du. Hona hemen ikasturte honetarako helburuak: Eskolako arrakasta- indizeak hobetzea. Banakako eta taldeko laguntza ematea, hainbat arazo bidera ditzan eskolako lanak egiterakoan. Estrategia ezberdinak erabiliz, lan antolaketan lagundu. Tutore, irakasle- begiraleen arteko Koordinazioaren bidez, etxerako lanakegiten lagundu, horretarako ikaslearen edo gelako agenda erabiltzen da. Ikaslea, ikasketa zein eskola girora motibatu. Informazio iturri ezberdinak erabiliz, gai baten garapenerako estrategiak irakatsi. Irakurketa gidatua.
Berdin arteko laguntza bultzatu.