Sare Hezkuntza
1. SARRERA.
IES MUNGIA BHI ikastetxeari, IKT bigarren heldutasun maila lortzeko auditoria egin zitzaion, horren emaitza positibotzat hartu zen, beraz hirugarrena lortzeko bidean gaude. Berritzegunetik datozen giden zain gaude, baina bitartean jarraituko ditugu joan diren urteotan proposatutako helburuekin.
Berrikuntza eta trebetasun proiektu honen bitartez ikastetxeko irakasleek zein ikasleek dituzten ohiko beharrei, baita bizi ari garen egoerak sortzen dituztenei ere, aurre egin nahi diegu. Aldi berean, ikastetxeko hobekuntza planean definitutako helburuak lortzeko laguntza asmoarekin jarraitzea planteatzen dugu.
Gogora dezagun, hobekuntza planean geure buruei proposatu diegula ahoz eta idatziz testuen ulermena lantzea. Bada, aurkezpenen bitartez pentsatzen dugu ikasleek hobe dezaketela, edo elkarrekin testuak idazten. Hobetu nahi dugun beste helburu bat euskararen erabilera da, hezkuntza esparrutik kanpo; hori ere indartu daitekeela uste dugu.
2. HELBURUAK
Ikastetxeko irakasleen metodologia eguneratu ahal izateko duela urte batzuk hasi ginen gure formazioa sustatzen, beti irakaskuntza eta teknologia berriak uztartzea helburu izanik irakasle gisa daukagun zereginean
Eskola 2.0 programa dela medio dbhko lehenengo eta bigarren mailako gelak hornituta daude internet-sarera konektatutako ordenagailuarekin eta arbel digitalekin. Horrez gain, ikasleek eramangarri bana daukate. Azpiegitura horri etekinik atera ahal izateko irakasleok birziklatu edo arlo honetan daukagun ezagutza sendotu behar dugu. Hori da ikasturte honetarako lortu nahi dugun helburua.
Bestalde ez dezagun ahaztu, IKT heldutasun maila aurreratua ere lortu nahi dugula.