Zer da eskolako Agenda 2030?

2020-21 ikasturtera arte “Eskolako Agenda 21” izena zeukan. Ikastetxea eta inguruaren iraunkortasunaren eta kalitatearen aldeko hezkuntza programa da. Bere oinarria hezkuntza komunitatearen parte hartzea da (batez ere, irakaslegoa), eta herriko garapen iraunkorrean parte hartzen du eta laguntzen du (Udal Agenda 2030-rekin batera).

2020-21 ikasturte honetatik aurrera UNESCO-ren 17 Garapen Iraunkorrerako Helburuak ardatz moduan hartzen ditu. Hezkuntza programa den neurrian, bere helburua ingurumen, giza, … arazoei aurre egiteko, jakintzak, gaitasunak, jarrerak, motibazioak eta konpromezuak garatzea da.

Ezaugarri nagusiak hauek dira:

 

Eskola mailan lan egiten da, baina herri mailan ere, parte hartzen da.
Oinarri eta ardatz nagusiak hezkuntza komunitatearen parte hartzea da, beti protagonista ikaslea delarik.
Kudeaketa arduratsua eta iraunkorra bultzaten du.
Hezkuntza curruculum-aren berrikuntza sustatuko du.

 

 

 

Ikasturtero gai bat aukeratzen da eta bere inguruan garatzen da egitaraua. Gaia aztertu ondoren, ikastetxean eta inguruan diagnostikoa egitea da hurrengo urratsa. Azkenik ikastetxean egoera hobetzeko proposamenak egin eta martxan jartzen dira. Udal mailan ere hobetzeko, ekintza plana proposatzen da.

Adibidez, azken ikasturteetan landutako gai batzuk hauek izan dira:

 

 

UNESCO-ren Garapen Iraunkorrerako Helburuak

Erosketa berdea

Mugikorraren erabilera

Ortu ekologikoa

Hegazti tallerra

Elektrizitate tallerra

Kontsumo tailerrak

Agenda 21 eta familiak

Aldaketa klimatikoa

 

           

 

Ingurugirorako EKOSCAN zertifikatua lortzeko konpromesua egin dogu zentro bezala. Ekoscan Konpromesua.