A.M.P.A. MUNGIA G.E.
A.M.P.A. MUNGIA G.E.
C/ Aita Elorriaga nº 22
Telf.: 94.674.38.52
gurasoak@mungiainstitutua.com
ZER DA GURASOEN ELKARTEA (G.E.)?
Guraso taldea/alkartea da, ikasleentzat kultur eta kirol ekintzak antolatzen dituana.Alkarte honen helburua Ikastetxaren eta gurasoen arteko zubi-lanak egitea da. Hori dala-eta , GEk Ikastetxeko ikasleen guraso guztiei eskaintzen deutse bitartekari- lana Ikastetxeagaz sortu leitekezan arazoetan.
Lan horretako guztion laguntza behar dugu, ahalegin hori gure seme-alaben onerako da-eta; beraz, animatu egiten zaituegu izena emon eta parte hartu daizuen.
Gure elkarteak, lehen hezkuntzan egiten dan lanari jarraipena emoteko, ondoko ekintzak eskainiko ditu 2008-2009 ikasturtean eskola ordutegitik kanpoko: saskibaloia, eskubaloia, pilota. Ikasleek interesgarritzat joten dagezanbeste ekintza batzuk ere antolatu ahal dira: mekanografia, surf, ping-pong, mendia, ...
Ekintza horrek guztiak burutzeko GEk finantziazinoa behar dau; hori dala-eta, alkarteko kide egiten gonbidatzen zaituegu.
Animatu zaiteze parte hartzen eta etorri gure lokalera. GEren lokala Lauaxeta eraikinean dago, Zuzendaritza ondoan. Ostiraletan batzen gara, 17:30etatik 19:00era.
Informazioa jasotzeko egin klik hemen.