Derrigorrezko bigarren hezkuntzaren ondokoa/ Batxilergoa
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-tituluarekin sartu ahal da Batxilergoan.
Hiru modalitate daude:
Arteak
Zientziak
Giza eta Gizarte Zientziak
Giza eta Gizarte Zientzien modalitateak bi bide ditu:
Giza Zientziak
Gizarte Zientziak
IES MUNGIA BHI-n Zientziak eta Giza eta Gizarte Zientziak modalitateak ikasi ahal dira.
Batxilergoa izatez bi ikasturtekoa da, baina lau ikasturte ere egin daitezke amaitzeko.
Hori amaitzean, batxiler-titulua lortzen da, eta horrekin unibertsitatera edo goi-mailako heziketa-zikloetan sar daiteke.