LAN POLTSA
MUNGIA BHIn, gure ikasleak prestatzeaz gain, haien etorkizunaz eta lan-merkatuan sartzeaz arduratzen gara. Horregatik, gure lan-poltsa bai enpresentzat, bai gure ikasleentzat, tresna erabilgarria izan dadila nahi dugu.
Enpresak:
Zure enpresak lan-eskaintzak edota LH DUALetan prestakuntza-praktikak egiteko baditu, gurekin harremanetan jar zaitezke 944287848 telefono-zenbakiaren bidez, Lanpoltsako arduradunaz galdetuz, edo honako helbide elektroniko honen bidez: lanpoltsa@mungiainstitutua.com
Ikasleak:
Lan-poltsa honetan izena emateko ezinbestekoa da gure ikastetxean Lanbide Heziketako titulu bat lortzea.
Horretarako, azpian dagoen loturan sartu eta zure datuak gure datu-basean utzi.
(Ikasle ohientzat BAKARRIK)
--------
Lan Bitartekaritza Zerbitzuaren xedea da Lanbide Heziketako ikasleen lan-merkaturatzea erraztea, horretarako prestakuntza-ibilbideei buruzko orientazioa eskainiz eta IkasEnplegu, LHko lan-poltsa, beren eskura jarriz eta kudeatuz.