KCD
Gure psikologia ikasleek berriz ere KCD (Kultura Comunication Desarrollo) GKEarekin Tematika Sozialeko Zinema- tailerra egin dute. Horren emaitza euskarazko 6 filme labur izan dira. Horietan, ikasleek bizi diren munduan dituzten kezkak eta ardurak plazaratzeko aukera eduki dute, pentsamendu kritikotik.
Tailer honetan, bideoak egiteko formazioa jasotzeaz gain, euskararen erabilera eta grabaketen kudeaketa arduratsua landu dute, daukaten kreatibitateari hegoak emanez. Zorionak guztiei!
Argazki gehiago hemen.
Ate Irekien Jardunaldiak LHn
IES Mungia BHIko Lanbide Heziketakoak ATE IREKIEN JARDUNALDIAK egingo ditu.
Online ate irekiak hitzordua hemen eskatuz.
Ate ireki presentziala maiatzaren 11an 18:00etan.
Aurrematrikula
Eureka
Maiatzaren 2an, Batxilergoko 1A eta 1B taldeetako ikasleak EUREKA, Zientzia Museora joan ziren, bertan zenbait tailerretan parte hartzeko aukera izan zutelarik.
Egun berezia izan zen. Gure eskerrak, Guraso Elkarte eta Agenda 2030ko arduradunari, ekintzaren finantziazioan lagundu izanagatik.
Argazki gehiago hemen.
“Sorginen kondaira”ren antzezpena
Apirilaren 8an DBH 1.mailako ikasleek aukera ezinhobea izan zuten gure
antzerki tailerreko ikasleek antzeztu zuten “Sorginen kondaira” lanaz
gozatzeko.
Zorionak gure aktore eta aktoresei primerako lana egiteagatik!
Bideoa hemen ikusi.
Aste Santua
Aste Santuan, Lauaxetako idazkaritza zabalik egongo da hurrengo egunetan:
Apirilak 11, 12, 13, 19, 20, 21 eta 22
Jendea Hartzeko Ordutegia: 8:30etatik 14:00etara
Klaseak apirilaren 25ean hasiko dira.
Tipa-tapa korrika: IES Mungia BHI euskararen alde
Aurten ere gure institutuak parte hartu du korrikaren 22.edizio honetan. Harrera beroa egin diogu euskarari ikasle eta irakasleen parte-hartze handiarekin.
Eskerrik asko guztioi, eta bereziki Guraso Elkarteari laguntza emateagatik.
Argazki gehiago hemen.
Euskara batzordea donostiara
Apirilaren 6an Euskara Batzordekoak Donostiako Eureka Museora joan ziren, bertan hainbat ekintzatan parte hartu ondoren, Zarautzeko hondartzatik paseotxoa emateko aukera ere izan zuten.
Gora Euskara batzordea!
Argazki gehiago hemen.