Azaroak 25 Emakumeen Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Leonidas Trujilloren diktadurapean hil zituzten Mirabal ahizpak, 1960ko azaroaren 25ean, Dominikar Errepublikan. Haien omenez aukeratu zuten azaroaren 25a Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna.

Minerva, Maria Teresa eta Patria Mirabal, hiru ahizpa hauek tinko borrokatu zuten Dominikar Errepublikan, 1950eko hamarkadan, Leonidas Trujillo diktadorearen erregimenaren aurka. Horregatik behin baino gehiagotan espetxeratu zituzten, bortxatu eta torturatu. Hala ere, ez zuten etsi euren borrokan.

 

Lanbide

Bio-Geo hitzaldia

Urriaren 27an, DBH4.mailako eta Batxilerreko lehen mailako Biologia-Geologiako ikasleek eta Kultura Zientifikokoek, hitzaldi bat izan dute "Educamares" izeneko dibulgazio-proiektuko kidea den Andreu Dalmauk aurkeztua.

Proiektu horrek Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren babesa dauka eta emandako hitzaldi honen xedea, ikasleak gure itsasoetako biodibertsitatea zaintzearen garrantziaz ohartaraztea izan da eta era berean, itsasoetako ura kutsatzeak  dakartzan ondorioez jabetzea.
 

Informazio gehiago Twitterren.

Argazki gehiago hemen.

STEAM - IKASLAN

Pasa den ostegunean DBH2.mailako ikasleek hainbat enpresa bisitatu zituzten. Iaz hasitako STEAM proiektuaren barruan eta IKASLAN-en eskutik, hauek izan dira oraingo honetan ikusitako enpresak:

Electrotécnica Arteche Hermanos SL (Mungia), Wartsila Ibérica SA (Bermeo), Rothenberger SA (Abadiño) e ITP Externals SL (Derio).

Oso jarduera interesgarria izan da ikasleentzako eta espero dugu bide honetatik jarraitzea. Mila esker Ikaslan eta enpresa guztiei!

 

 

Cursos de idiomas en el extranjero

Hizkuntza-ikastaroak atzerrian  
2022ko uda

 

Eskabideak egiteko epea:
2021eko urriaren 23tik azaroaren 22ra

Bulegoan jendea hartzeko ordutegia (Lauaxeta):
08:30etatik 14:30etara

 

 

Atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazen eskaintza, 2022ko udan, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoez finantzatzen diren ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleei zuzendua.

Eskabidea on-line edo ikastetxeko idazkaritzan egin ahal da.

INFORMAZIO GEHIAGO  

LAGUNTZA DOKUMENTUA

Zinema Ikusezina

Hezkuntza Baloreetan: Zinema IKusezinaren 13. edizioa Mungia BHIn, urriaren 4tik 18ra, geletan

 

Informazio gehiago hemen.

 

Ikasteko Bekak eta Laguntzak 21/22

Epea: 2021eko uztailaren 24tik irailaren 30era
INFORMAZIOA
Beka-eskatzaileentzako jarraibideak
Informazio orria
Maiz egiten diren galderak
Eskatzailearentzat gidaliburua
Deialdia  (EHAA, 2021-07-23)

AURREZ AURREKO ESKAERA (Abuztuan itxita)
Tokia: Lauaxeta eraikina
Telefonoa: 94 428 78 47
Jendea hartzeko ordutegia: 08:30 - 14:00

ESKAERA ONLINE
2020-2021 ikasturtean beka jaso zuten ikasleak
2021-2022ko ikasturteko beka-eskatzaile berriak

2021-2022 Ikasturte Hasiera

Irailaren 8an autobusen ibilbideak 10:00etan hasiko dira. Itzulera  12:30etan izango da.
Jantokia irailaren 9an hasiko da.                                         
21-22 GELTOKIAK

IRAKASLEEN HARRERA 21-22

Behin-behineko plangintza. Adi egon!

Oporrak

Oporrak: abuztuaren 1etik 31ra.


Ikastetxea zabalik egongo da irailaren 1etik aurrera.
Jendea hartzeko ordutegia: 08:30etatik 14:00etara
Telefonoa: 94 428 78 47