Gurasoei Agurra

Lerro hauen bidez,  ongietorri maitekorra  eta 2019-20 ikasturte arrakastatsua opa nahi diet zuen seme-alabei.


Eskola komunitate honetan, gure  ikasleak eta euren ikasketak   dira benetako  protagonistak eta gure eguneroko zeregina bultzatzen dutenak. Ikasle hauek ikasturte berria hastean, helmuga berriak dituzte eta horretan  zuek gurasook ere zerikusi garrantzitsua duzue, zeuen seme-alabeen ondoan egoterakoan behar duten energia eta motibazioa ematen dizkiezuelako eta aldi berean, gure heziketa lana indartzen duzuelako.


Bestalde, Zuzendaritza taldea, irakaslegoa eta ikastetxeko langile guztiak, behar den motibazioa, indarra eta konpromisoaren jabe dira, 2019-20 ikasturte berri honetan bakoitzak duen onena emateko, bai ezagutza aldetik eta baita balore eta hurbiltasunari dagokionez ere. Hau da, IES Mungia BHI-ko  ikasleak  modu integralean laguntzeko eta gidatzeko ikasketa prozesuan zehar.


IES Mungia BHI-ko komunitate osoaren izenean eta zuzendari naizen aldetik, eskerrak ematen dizkizuet gugan jarritako konfiantzagatik  zuen seme-alaben heziketa gure eskuetan jartzean, eta ziur nago modu egokian  erantzuteko gai izango garela.


Azkenik,  IES Mungia BHI-koekin elkartuta,  seme-alaben ibilbidea osotasunean egiten joateko gonbidapena luzatzen dizuet. Hau da,  zeuen seme-alabengan behar den KONFIANTZA garatzeko gaurko eta bihar-etziko mundu globalizatuak eskaintzen dituen desafioei aurre egiteko gai izan daitezen.