ORIENTAZIO ETA TUTORETZA- LANA

ORIENTA


Orientazio-zerbitzua irakasleekin batera ikastetxearen hezkuntza-interbentzio eta erabakitze-foroetan esku hartzeko eginkizuna duen aholkularitza-organoa da, baita irakasleengandik jasotako ekarpenak kontuan harturik, heziera-proiektuak, ebaluazio-irizpideak eta parte hartzeko bideak taxutzeko proposamenak ere mahairatu.

Orientazio-sailak lortu nahi dituen helburu orokorrak honako hauek dira:

 ·      Eskola-porrota gainditzen lagun dezaketen oneratze-ekintzak eta proiektuak sor eta gara daitezen sorotsi, ondoko bitarteei eutsita, alegia, metodologia elkarreragileak, ikasgela barruko indargarriak, eskola-ordutegiaren zabaltzea, tutorepeko liburutegia...

 ·      Heziera-prozesua ikaslearen neurrira egiten lagundu, pertsonalizaturiko tutoretzak eta tutoretza-jardun partekatuak sustatuz.

 ·      Elkarrizketa, gatazkak ebazteko eta aurrera jotzeko bide garrantzitsua den bezainbatean, bultzatzen duten balio eta jarreren garapena indartu

 ·      Heziera-komunitatearen estamentu guztien parte hartzea lagundu eta bultzatu, ikastetxearen bizitzan ahotsa izan dezaten (irakasleak, ikasleak, familiak, hezierarako gizarte-zerbitzuak...)

 ·      Ikastetxeko Orientabide Plana eta Tutoretza Plana egitean esku hartzea

 ·      Plan honen burutzapen eta aplikazioaren jarraipena egitea, departamentuaren urteko oroimen-txostenean jasota.

 ·      Orientabide pertsonal, akademikoa eta lan-mundukoa koordinatzea beste administrazio batzuekin, edo gizarte inguruko erakunde aginpidedunekin (udaleko gizarte ongizatea, esaterako).

 ·      Bokaziozko orientabide prozesuak diseinatzea jarduera egokien bitartez, ikasleen arteko berdintasuna sustatuz euren lanbide-etorkizuna hautatzerakoan.

 Orientazioa eta tutoretza-plan honetan proposatzen diren helburu hauek guztiak jadesteko, ikastetxeak orientatzaile bi ditu aipatutako plana garatzeko, hezkuntza etapa bakoitzeko tutore-taldearekin batera.

 

 

 


 

Orientazio Akademikoa