KCD

Gure psikologia ikasleek  berriz ere KCD (Kultura Comunication Desarrollo) GKEarekin Tematika Sozialeko Zinema- tailerra egin dute. Horren emaitza  euskarazko 6 filme labur izan dira. Horietan, ikasleek bizi diren munduan dituzten kezkak eta ardurak plazaratzeko aukera eduki dute, pentsamendu kritikotik. 
Tailer honetan, bideoak egiteko formazioa jasotzeaz gain, euskararen erabilera eta grabaketen kudeaketa arduratsua landu dute, daukaten kreatibitateari hegoak emanez. Zorionak guztiei!

Argazki gehiago hemen.

 

Eureka

Maiatzaren 2an, Batxilergoko 1A eta 1B taldeetako ikasleak EUREKA, Zientzia Museora joan ziren, bertan zenbait tailerretan parte hartzeko aukera izan zutelarik. 

Egun berezia izan zen. Gure eskerrak, Guraso Elkarte eta Agenda 2030ko arduradunari, ekintzaren finantziazioan lagundu izanagatik.

Argazki gehiago hemen.

“Sorginen kondaira”ren antzezpena

Apirilaren 8an DBH 1.mailako ikasleek aukera ezinhobea izan zuten gure
antzerki tailerreko ikasleek antzeztu zuten “Sorginen kondaira” lanaz
gozatzeko.

Zorionak gure aktore eta aktoresei primerako lana egiteagatik!

 

Bideoa hemen ikusi.

Aurrematrikula

 

Tipa-tapa korrika: IES Mungia BHI euskararen alde

Aurten ere gure institutuak parte hartu du korrikaren 22.edizio honetan. Harrera beroa egin diogu euskarari ikasle eta irakasleen parte-hartze handiarekin.

Eskerrik asko guztioi, eta bereziki Guraso Elkarteari laguntza emateagatik.
 

Argazki gehiago hemen.