BATXILERGOKO MATRIKULA 24/25

IPUIN ETA PODCAST LEHIAKETA

Ekainaren 7an gure ikastetxeko Koldo Cuevak Mungiako udalak antolatutako ikastetxeen arteko ipuin lehiaketa irabazi du.

Era berean Maia Iturbek eta Ane Llonak podcast lehiaketa irabazi dute.

Zorionak hirurei, lan bikaina egin dute eta.

 

 

 

IZARREN IBILBIDEA

IES Mungia BHI, Bentades ikastetxea eta Larramendi Ikastolako ekoordezkariek antolatutako Ekintza Eraldatzailea:
-Egitaraua:
20:00 Argi kutsadurari buruzko hitzaldi / elkarrizketa.
“GAUA BERRESKURATU: MEREZI DUEN BORROKA BAT”
- Andra Mari aterpea. Kartelen erakusketa. Trevincarekin konektatu.

21:30 Astronomia behaketa. Matxin enparantzan.

AAV/ BAE Bizkaiko Astronomia Elkartearen laguntzarekin. 4 teleskopio edo gehiago egongo dira.
Eguraldi txarra balego, aurrera egin hitzaldiarekin eta behaketa atzeratu.

MUSEO DE LA PAZ

Apirilaren amaieran eta maiatzaren hasieran, DBHko 2. mailako ikasleek irteera bat egin zuten Gernikako Bakearen Museora, Gaztelania, Ingelesa eta Frantsesa irakasgaietako diziplinarteko unitate baten hasierako jarduera gisa. Proiektu honek Artearen papera du abiapuntu, inguratzen gaituzten bidegabekerien salaketa gisa, eta, horregatik, bisita arruntaz gain, "Picasso eta Guernica" tailerra egin zuten. Talde batek Euskadi Irratiko bi kazetari izan zituen bidelagun eta haiek gure bisita aprobetxatu zuten gazteek gatazken inguruan duten ikuspegia zertxobait gehiago ezagutzeko.

Erreportajea entzun dezakezue HEMEN.

Azkenik, IGE-ren finantziazioa eta irteera gauzatzeko 2030 Agendaren partetik izandako laguntza eskertu nahi dugu.

Berrikuntza Praktika Inspiratzaileak

Maiatzaren 27an, EHU-ko Leioako Hezkuntza Fakultatean, 4.DBH mailako Teknologia ikasgaiko ikasle talde batek Berritzeguneak antolaturiko “Berrikuntza hauspotzeko, praktika inspiratzaileak” Azokan parte hartu zuen. Bertan kurtsoan zehar diseinatu, eraiki eta programatutako Negutegi Automatikoa aurkeztu zuten, institutuko STEAM proiektuak bere barne hartzen duen jarduera bati esker. Ikasketa kooperatiboan oinarrituz garaturiko proiektu batean datza, ikasleen irteera-profila eta Agenda 30 proiektuaren printzipioak garatu eta eskuratzea helburu izanik.