AUTO ELEKTRIKOA

EUSKELEC lasterketan lehiatuko den auto elektrikoa prest dago jada. Eskerrik asko posible egin duten ikasle, irakasle eta babesle guztiei.  Maiatzaren 8an Ibilgailuaren egiaztapena izan zen eta emaitza bikaina izan genuen, goazen.
Maiatzaren 25ean, larunbata, Gasteizen ikusiko gara, lasterketarako prest.
Jarrai gaitzazu Instagram eta X-en: @euskelecmungiafp

JON ARRETXE - 19 KAMERA

Apirilaren 11n Jon Arretxe idazlea izan dugu gurekin 4DBHko ikasleekin 19 kamera liburuaren gainean hitz egiteko eta bere esperientzia kontatzeko.

Ikasleek hainbat iruzkin eta galdera egin dizkiote eta poz-pozik atera dira aurkezpenenetik.

 

 

 

Lanbide Heziketa Ate Irekiak 24/25

Xabi San Sebastian MUNGIA BHIn

DBH 3. mailako ikasleek “Musikariak ikastetxean” programan parte hartu zuten.

Xabi San Sebastian musikaria etorri zen gure institutura bere ibilbide musikalari eta kantuen sormen prozesuari buruzko hitzaldia emateko. Bere abesti batzuk zuzenean entzuteko aukera izan genuen eta gure institututo bi ikaslek, Xabirekin batera, "Atzo naiz" abestia interpretatu zuten.

EMOZIOAK IXABEL MILLETEKIN

Apirilaren 10ean Ixabel Millet kontalaria etorri zitzaien 2DBHko ikasleei.

Gustura entzun zituzten bere emozioen gaineko ipuinak.